Overblog Suivre ce blog
Editer l'article Administration Créer mon blog
23 juillet 2008 3 23 /07 /juillet /2008 20:38

Artho xuritzetan

 

233- Arribant xuri, gorri...

Arribant xuri, gorri nabarra

Bi bürietan farfalla.

Bi bürietan farfalla,

Eta erdian urhe sagarra,

Sagar gorri eijerra.

Bai baziozü Martin horrek sagar sagarra

Maria horrek emana.

 

Arto xuritzea 2 Montory 2005 crop

 

Arto xuritzea 3 Montory 2005 crop

Tresna arthoa xuritzeko (Montorin, Espeletteren bilduma)

 

234- Pinpirin eta florian dago

Pinpirin eta florian dago,

Florian eder xoxua.

Hak hura galdu,

Nik hura galdu,

Nik hura banu

Andretan nuke gogua.

Konpainian den ederrena da Manex presentekua ;

Manex hunek ederki,

Juana horrek hobeki ;

Horiek horiek eremanen dute beren bizia airoski :

Etxe egin berri,

Ganbera leiho gabia,

Atea klin-klan zerratu eta, oi ! zer besarka aldia !

Juana, kontent zirela?

 

235- Louis Sagargoy

Originaire de Larceveau-Cibits (18 98-1985 ?), document transmis à Mme Elise Durquet.

 

Gure erran zaharrak

Mutua jende on, elkorra dohatsun, itsua zerudun.

Mandoak umarik ez, ume minik ere ez.

Guk oilaskoa duguneko, ostirale. (périmé)

Jokolarik oberena kartarik gabe.

Auzoa maita, hesiaren gainetik.

Apezak azken hitza bere.

Aphez guziak zur beretik ziri.

Bigarren gezurrak lehena jaten.

Gibel aitzin, alfortxak bi zorro. Zoinek egia, zoinek gezurra ?

Hostatik Ostibarre. Izuratik Amikuze.

Apezen herra eta emazten mihia altxariz.

Piarresen zabeleko minak ez duela Mañezen tripa hantzen.

Elhe guti eta denak on.

Eiherako astoak elhe guti.
Zezena adarretik, emaztia bihotzetik, gizona hitzetik.

Ezkont aitzin patarrak ordoki, ezkondu eta ordokiak ere patar.

Ez urik bota egarri ezden astoari.

 

Gizon emazte ferreta, Picabea

(Gérard Picabéaren bilduma)


Bertz handirat kakin (fiasco).

Bakotxari bere kakak urrin goxo.

Asto joaldunak asto bandereriari agur.

Ostatuan burdin haga etxean guri guri.

Etxean bele kanpoan urxo.

Harria bota eta ekua gorde.

Harri ukaldiak emailiari goxo ukailiari gaixto.

Ikusgarriak ahalaz merkenetik.

Gaztiak debru, zaharrak saindu.

Alargun nigarra idortzen lasterrena.

Besten buztanaz, uliak haiza.

Athe gibelean makila.

Arroltze ederrenak engoitik errunak.

Tantiruri denek elgar iduri.

Xakur mehia, dena kukuso.

Lan guti, bainan anhitz ageri, anhitz espantu.

Hil orduko, asto guziak zaldi eder izanak.

Buru nahasiak : ahotik uzker, uzkitik oker.

Ostalerra ez inketa : arnoko sos bethi bada.

Bidea luze bezain asto.

Oilo bipilduak kaka mehe.

Gaurko kalda, etziko karoin.

Mihi luziak, buru ttipi.

Zaurirat ulu.

 

Gizon bat bi haur, Picabea

(Gérard Picabéaren bilduma)

 

d Haur solas

Mende batek, bi bele. Bele batek, bi zaldi. Zaldi batek, bi xakur. Xakur batek, bi hesi. Hesi batek, bi xori.

 

d Aitonen odolak ondokoak edertzen edo histen. (Ezekiel : «Les parents ont mangé des raisins verts et les enfants en ont les dents agacées».

 

d Espos emastia hauta hurranetik, neskatoa urrunetik.

Oilo ergelak : etxean bazka eta auzoa errun.

Arroltze ederrenak errunez geroztik, oiloa eltzerat.

Urruneko elzea urhez, hurrandu eta, lurrez ere ez.

 

d Bi hitz eiherazainari :

Hik gainetik iten duk laka,

Erditik, oiloen bazka, eta azpitik,

Jinkoak egin dezaukala barka.

 

Dolu kaputxinarekin, Picabea

(Gérard Picabéaren bilduma)

 

d Hil harrietako othoitza :

Agur Hilak,

Gure aintzinekoak,

Ziek gu bezala izan zinestenak,

Gu ziek bezala izanen girenak,

Lo on bat dautzirela Jinkoak,

Eta Jinkoak benedika gitzala,

Gure etxe eta ardi behiekin.

 

 

Partager cet article

Repost 0
Published by Pierre Duny-Pétré
commenter cet article

commentaires

Présentation

  • : Xirula Mirula de Pierre Duny-Pétré
  • Xirula Mirula de Pierre Duny-Pétré
  • : Recueil de comptines, de jeux, de chants, d'expressions populaires en langue basque, province de Basse Navarre au début du XXe siècle. Haur kantu, haur joko eta erranaldi bilduma, ahozko haur literatura, papaitak, zuhur hitzak Garazin
  • Contact

Recherche

Liens