Overblog Suivre ce blog
Editer l'article Administration Créer mon blog
23 juillet 2008 3 23 /07 /juillet /2008 20:41

221

221- Ttorropolo

1

Deitzen naute ni Pottolo.

Ttorropolo, ttorropolo,

Ttorropolo, ttorropolo,

Ene izena Barttolo.

2

Ttorropolo, ttorropolo,

Deitzen naute ni Pottolo.

Ttorropolo, ttorropolo,

Nik gogotik jaten talo.

3

Ttorropolo, ttorropolo,

Deitzen naute ni Pottolo.

Ttorropolo, ttorropolo,

Gero nik zoin goxoki lo !

 

 Emazte gaztea peharrarekin, Picabea

(Gérard Picabéaren bilduma)

 


222- Txalopin-txalo

Beiragiozu eskutxoari,

Eskutxo txiki pollit horri,

Behin batari, behin bertzeari.

Txalopon txalo

Usua palo,

Gathua mizpira gainean dago,

Bego badago,

Zapatatxo berrien esperon dago.

 

223- Xango

1

Xango dantzara beharrez,

Jabetu da xapel batez,

Xapela papuna,

Hain polliki bezti,

Xango dantza hadi.

2

Xango dantzara beharrez

Jabetu da atorra batez :

Atorra, laburra ;

Xapela, papuna, etc.

3

Xango dantzara beharrez

Jabetu da ttattar batez ;

Ttattarra, makurra ;

Athorra, laburra ;

Xapela, papuna, etc.

4

... Jabetu da galtza ferdez,

Bai, galtzak, motx-motxak...

5

... Jabetu da gerriko batez.

Gerriko, gorria...

6

... Jabetu da palto batez

Paltoa, urdina...

7

... Jabetu da galtzerdiez

Galtzerdi, izerdi...

8

... Jabetu da bi zapetez

zapetak, krixketak...

9

... Jabetu da lore batez

Lorea, papora ;

Zapetak, krixketak ;

Galtzerdi, izerdi ;

Paltoa, urdina ;

Gerriko, gorria ;

Bai galtzak motx-motxak ;

Ttattarra, makurra ;

Athorra laburra ;

Xapela, papuna ;

Hain polliki bezti,

Xango, dantza hadi.

 

Emaztea, sehaska, Picabea

(Gérard Picabéaren bilduma) 

 

Sehaska-kantu

 

224- Amaren xango

Amaren xango, aitaren xango...

Pirrin, parrran tan, tan, tan....

 

225- Haurtxo txikia

Haurtxo txikia

Nigarrez dago :

Ama ekarzu ogia ;

Nere umia,

Nola emango kutxa

Utsetik ogia ?

 

226- Binbili, bonbolo

1

Binbili, bonbolo, sendal lo ;

Akerra Frantzian balego,

Akarrak kanta, idiak dantza,

Auntzak danboria jo.

2

Danbore berri-berria,

Donostiatik ekarria ;

Bazterrak ditu perla xuriak,

Erdian urre gorria ;

Arren zintaxo oberena da,

Abarka-soka lodia.

 

Emazte gazte bat, Picabea

(Gérard Picabéaren bilduma)


227- Bolon bat eta bolon bi

Bolon bat eta bolon bi

Bolon putzurat erori ;

Erori bazen erori,

Ezta geroztik ageri

Bolon, bolon, bolona.

Gure aura, aur ona.

Bolon, bolon, bolon, bolon

Bolon, bolon, bolona.

 

Gure aurraren aur ona !

Balio luke Baiona ;

Baiona diruekin, baino

Naiago gure aur ona.

Bolon...

 

Aurra egizu lo ta lo,

Main dizkitzut bi kokollo :

Orai bat eta eta gero bestea,

Arratsaldean xokolatea.

Bolon...

 

Gure aurra eta bertze bat

Ezkildorrean ziren bart ;

Gure aurra eta bertze bi ere

Ezkildorren izan dire.

Bolon...

 

Eskualdun bat, Picabea

(Gérard Picabéaren bilduma)

 

228- Dilindan, balendan

Dilindan balendan, Elizako athetan.

—Nor hil da ? —Pello zapatillo.

—Zer egin du ? —Bekhatu :

Erregen potzua du urkhatu.

—Hori ez da bekhatu :

—Bere emazteak du zanpatu.

—Horixe da bekhatu.

 

Santa Margarita, birjina maitea,

Lokharraz zaduzu haurra

Handitu artinokoan...

 

229- Lo hadi aingüria

1

Lo hadi aingüria, amaren altzuan,

Hire erri eijerra botz ezpaiñ-xokhuan ;

Axolbian gütük, bena ni trixtüra goguan :

Aro gaitza dük kanpuan’ta ta aita itsasuan.

2

Beha zak, aize beltza mehatxükaz ari,

Zer gaihaldi lüzia, zuiñen etsigarri ;

Harritürik ikharan niz lothü kürütxiari,

Othoitzez Jinkuari egin dezan argi.

3

Lo hadi, lo, maitia, ez egin nigarrik,

Zeren nihaurk aski nük heben dolügarri ;

Egik zelük’angürier erri batez batzarri,

Phentsa dezen aitari, jin dakigün sarri.

                                   Etxahun-iruri

 

Espartinak egilea, Picabea

(Gérard Picabéaren bilduma)


230- Lo ! Lo ! Nere maitea

1

Lo ! Lo ! Nere maitea ;

Lo ! Ni naiz zurekin.

Lo ! Lo ! Paregabea,

Nigarrik ez egin ;

Goizegi da munduko

Gelditzen bazira,

Nigarretan urtzeko

Baduzu denbora.

2

Lo ! nik zaitut higitzen ;

Lo ! Lo ! nonbait goza.

Ez duzu ezagutzen

Amattoren boza ?

Etsai guzietarik

Zure begiratzen,

Bertze lanak utzirik

Egonen naiz hemen.

3

Lo ! nere aingerua,

Bainan ametsetan

Dabilkazu burua,

Irriz ezpainetan,

Norekin othe zare ?

Non othe zabiltza ?

Ez urrun, ama gabe,

Gan, ene bihotza.

4

Lo ! Lo ! zeruetarat

Aieratu bazare,

Ez bihur zu lurrerat

Ardietsi gabe

Zu ongi altxatzeko

Enetzat grazia :

Guziz eni hortako

Zait ezti bizia.

5

Lo ! lo ! gauak oraindik

Nonbait du eguna ;

Ez da nihon argirik

Baizik izarrena.

Izarrrez mintzatzean,

Zutaz naiz orhoitzen :

Zein guti, zur’aldean,

Duten distiratzen !

6

Lo ! lo ! denbora dela

Iduri zait albak

Histen hari tuela

Elki gabazkoak ;

Xoriak arboletan,

Kantaz hasi dire ;

Laster nere besotan

Gozatuko zare.

7

Bainan atzarri zare,

Uso bat iduri :

Huna nik zenbat lore

Zuretzat ekharri.

Ametsetan ait’amez

Zarea orhoitu ?

Ai ! hiri maite batez

Baietz erradazu.

Dr Larralde

 

Espartin egileak, Picabea

(Gérard Picabéaren bilduma)


231- Lua, lua

Lua, lua

Kanta lua

Lua, lua,

Kanta lua...

Zerutako Jaun goikoa.

 

231 bis- Nere txiki

Nere txiki, nere pollit, nere maite zaitut ;

Atoz, zaldi ganian eremango zaitut,

Binbilin, bonbolon, binbilin, bolon boloña (bis).

 

232- Ohakoan lo !

1

Ohakoan lo, lo,

Goxo baita

Eta bero, lo ! lo lo !

2

Lo egizu lo, lo,

Urrun dauzi minak oro !

Lo ! Lo ! Lo !

3

Orai eta gero,

Jaun Goikoa zutan bego !

Lo ! Lo ! Lo !

                        Iratzeder

 

Euskaldun batzuk, Picabea

Partager cet article

Repost 0
Published by Pierre Duny-Pétré
commenter cet article

commentaires

Présentation

  • : Xirula Mirula de Pierre Duny-Pétré
  • Xirula Mirula de Pierre Duny-Pétré
  • : Recueil de comptines, de jeux, de chants, d'expressions populaires en langue basque, province de Basse Navarre au début du XXe siècle. Haur kantu, haur joko eta erranaldi bilduma, ahozko haur literatura, papaitak, zuhur hitzak Garazin
  • Contact

Recherche

Liens