Overblog Suivre ce blog
Editer l'article Administration Créer mon blog
23 juillet 2008 3 23 /07 /juillet /2008 20:42

214

214- Etxe pollita

1

Han urrun etxe pollita, hola ! hola !

Tximinitik gora, khea dariola, hola ! hola !

Arbola xutikan zelhai-erdian,

Erreka jauzika harrri bizian.

 

Tralala trala tralala

Denak ttipi ttipi ttipiak, horra !

 

2

Athean jo dut xilintxa, hola ! jola !

Sutondoan dago zurrungan miñiña, hola, hola

Padera pinpaka gaztain erretzen,

Eltze beltza gal-gal, baba egosten...

Tralala...

3

Heldu da Etxekandrea, hola ! hola !

Bi begiak ñiñir, ahoan irria, hola ! hola !

Motho buztanduna xuri-xuria,

Besotan haurño bat sortu berria...

Tralala...

4

Tintinka besarkatzen du, hola ! hola !

Urrumakatzen du, urrumakatzen du, hola ! hola !

« Ene haur maitea, egizu lo-lo...

Lo-lo bat egizu, gero apapa... »

Tralala...

 

Emazte (hiru) peharrarekin 8

(Gérard Picabéaren bilduma)

 

215- Gatua Pitxitxi

 

Michel Labéguerie

 

Ez du uzten supazterra,

Badu lephoko superra,

Da gizen bezain ederra,

Iduri du kalonjerra.

 

Gure gatua Pitxitxi

Da dena ilhe ta txitxi.

 

Eguna derama lotan,

Ase ondo ametsetan,

Iduri du bai egitan

Kalonjer bat bezperetan.

 

Jaun Kalonjerra barkatu,

Zuri baitut konparatu ;

Pitxitxik ileak baditu

Ez zaio kaskoa pelatu...

 

Lana baitzaio itsusi

Ez du ihizin ikasi,

Saguño bati ihesi

Nihaurk atzo dut ikusi.

 

Pitxitxi hiltzen delarik,

Ez baitu egin gaizkirik,

Zazpi izpirituetarik

Bat baduka salbaturik.

 

Nola bizi den lur huntan,

Hala gatuan zerutan

Biziko da ametsetan

Sekulorum sekulotan.

 

Emazteak egurrarekin, Picabea

(Gérard Picabéaren bilduma)

 

216- Haika, muthil

1

«Haika, muthil, jeiki hadi,

argia den mira hadi !

—« Bai, nausia, argia da,

Gur’oilarra kanpoan da. »

2

«Haika, muthil, jeiki hadi,

uria den mira hadi !

—« Bai, nausia, uria da,

Gure xakurra bustia da. »

3

«Haika, muthil, jeiki hadi,

Surik den mira hadi !

—« Bai, nausia, sua da,

Gur’gatua beroa da. »

4

«Haika, muthil, jeiki hadi,

hortxet zer den mira hadi !

—« Bai, nausia, haizea da,

Gur’lehioa ideki da. »

5

«Haika, muthil, jeiki hadi,

kanpoan zer den mira hadi !

—« Bai, nausia, elhurra da,

Lurra xuriz estali da. »

6

«Haika, muthil, jeiki hadi,

uren zer den mira hadi !

—« Bai, nausia, ardia da,

Aspaldian ithoa da. »

7

«Haika, muthil, jeiki hadi,

oinon zer den mira hadi !

—« Ez, nausia, deusik ez da,

Muthiltto hau logale da. »

 

Emazte gazte bat ithurrian, Picabea

(Gérard Picabéaren bilduma)

 

217- Iaute astearteko

1

Iaute astearteko,

Goiz eta arratsaldeko ;

Alegeraki plazan dantzan gazteak deskantzatzeko,

Soinua ere izan dugu gustura libertitzeko,

Gustura libertitzeko.

2

Libertizioneak argatik

Bere fluketa ondotik :

Kofesatzera joan izan gira gure aldian gogotik,

Atsoluzione idorra ukan herrriko erretoretik,

Herriko erretoretik.

3

Jaun erretora, adizazu

Hitz bat plazer baduzu :

Penitent gaixoer hamar ostiko nahi omen tutzu,

Bainan Jesusen legeak hori hola manatzen ez dautzu,

Hola manatezn ez dautzu.

 

218- Jeiki, jeiki, Maria

1

Jeiki, jeiki, Maria,

Pitz’azu argia,

Selauruan zebait bada

Sorgina iduria.

La, la, la....

2

Aita, zaude ixilik

Amets’in bide duzu,

Selauruan bi gathu

Josteta hai’tutzu.

La, la, la...

 

Aldude 3 Picabéa

(Gérard Picabéaren bilduma)

 

219- Kiri-kiri-ken

1

Ez da gauz errexa

Kiri-kiri-ken,

Kiri-kiri-ken,

Ez da gauz errexa

Ama gezurtatzen.

Kiri-kiri-ken du,

Dena jakiten du.

 

Kiri-kir-ki,

Nola badaki

Kiri-kiriko-ko-ko-ko,

Erbiak erraiten dako,

Kiri-kiriko-ko-ko-ko,

Den dena erraiten dako.

2

Eztia untzitik

Kiri-kiri-kut,

Kiri-kiri-kut,

Eztia untzitik

Erhiz hartzen badut...

Kiriki-rikaen du...

3

Eskolatik ihes

Kiri-kiri-kaiz (bis)

Eskolatik ihes

Joaiten balinbanaiz.

Kiriki-riken du...

4

Ixtilkatzen banaiz

Kiri-kiri-kiz (bis)

Ixkilatzen banaiz

Espartin xuritan.

Kiriki-riken du...

5

Elhekatzen banaiz

Kiri-kiri-kin

Kiri-kiri-kin

Elhekatzen banaiz

Meza lagunekin.

Kiriki-riken du...

6

Mutillak borrokan

Kiri-kiri-kan (bis)

Mutillak borrokan

Ibiltzen bagira...

Kiriki-riken du...

 

Bi gazte, Picabea

(Gérard Picabéaren bilduma)

 

220- Nahuzu nahi nola

1

Nahuzu nahi nola,

Nola erain zuk artoa ?

Aitak hola erain-eta

Ixtaño bat pausatzen da...

 

Errepika

Jo zangoa,

Jo eskua,

So nor duzun

Hortxe lagun :

Arto, arto gorria (berriz)

Jainkoak igorria ! (berriz)

2

Nahuzu jakin nola,

Nola jorra zuk artoa ?

Aitak hola jorratu-ta

Ixtaño bat pausatzen da...

3

Nahuzu jakin nola,

Nola kapeta artoa ?

Aitak hola egin-eta

Ixtaño bat pausatzen da...

4

Nahuzu jakin nola,

Nola hostail zuk artoa ?

Aitak hola hostaildu-ta

Ixtaño bat pausatzen da...

5

Nahuzu jakin nola,

Nola biltzen den artoa ?

Aitak hola bildu-eta

Ixtaño bat pausatzen da.

6

Nahuzu jakin nola,

Nola bihi zuk artoa ?

Aitak hola bihiti-ta

Ixtaño bat pausatzen da...

7

Nahuzu jakin nola,

Nola jaten den artoa ?

Aitak hola iretsi-ta

Ixtaño bat pausatzen da...

 

Astoa mendian, Picabea

(Gérard Picabéaren bilduma)

 

220bis- Pon porrronpon

1

Pon, porronpon, porronilla !

Uso xuriak airean...

—Gure alaba, nahi duzia adixkidetzat hargina ?

—Ez aita ; ez ama !

Nik ez dut nahi lagun hargina !

2

Pon, porronpon, porronilla !

Uso xuriak airean...

—Gure alaba, nahi duzia adixkidetzat zurgina?

—Ez aita ; ez ama !

Nik ez dut nahi lagun zurgina !

 

Bertze hainitz kobla egin ditake, harginaren edo zurginaren orde ezarriz itzaina, artzaina, sorgina, jaun mera eta bertze...)

Azkena :

Pon, porronpon, porronilla !

Uso xuriak airean...

—Gure alaba, nahi duzia adixkidetzat harotza?

—Bai aita ; bai ama !

Lagun nahi dut zuen harotza!

 

Emazte bat, Pont-Neuf, Picabea

(Gérard Picabéaren bilduma)

 

Partager cet article

Repost 0
Published by Pierre Duny-Pétré
commenter cet article

commentaires

Présentation

  • : Xirula Mirula de Pierre Duny-Pétré
  • Xirula Mirula de Pierre Duny-Pétré
  • : Recueil de comptines, de jeux, de chants, d'expressions populaires en langue basque, province de Basse Navarre au début du XXe siècle. Haur kantu, haur joko eta erranaldi bilduma, ahozko haur literatura, papaitak, zuhur hitzak Garazin
  • Contact

Recherche

Liens