Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
23 juillet 2008 3 23 /07 /juillet /2008 20:46

Suppléments

 

Kantu kanta kantore

Baionan, 1967ean, Kordelieren irakorlan.


Aurkibidea

                      Haur kantu
Agur, Agur eskualdun xoria. 206
Aitak eman daut dotea. 207
Aitatxi, amatxi. 208 

Amaren pesta. 209
Amatto, in dut amets (tripa ametsa). 210
Astoa Balaan. 211
Axuri beltza...
212
Eskualdun geroa. 213
Etxe pollita. 214
Gatua Pitxitxi. 215
Haika, muthil. 216
Iaute astearterko. 217
Jeiki, jeiki, Maria. 218
Kiri-kiri-ken. 219
Nahuzu nahi nola. 220
Pon porrronpon. 220bis
Ttorropolo. 221
Txalopin-txalo. 222
Xango. 223

 

                      Haurrak astoaren gainean kolorez

 

 

 

 

Seaska kantu

Amaren xango. 224
Haurtxo txikia. 225
Binbili, bonbolo. 226
Bolon bat eta bolon bi. 227
Dilindan, balendan. 228
Lo hadi aingüria. 229
Lo ! Lo ! Nere maitea. 230
Lua, lua. 231
Nere txiki. 231 bis
Ohakoan lo ! 232

                     Artho xuritzetan
Arribant xuri, gorri... 233
Pinpirin eta florian dago. 234


Haur kantu

 

206- Agur, agur eskualdun xoriak

Airea : pilotarien biltzarra

1

Agur, agur, bihotzetik, euskualdun xoriak,

Eskual Herri orotako aurhide gaztiak,

Ama beraren semeak baigira guziak,

Goazen bethi elgarrekin eskuz-esku josiak.

­— Gora, gora dezagun kantu gure Eskual Herria,

    Gora, gora dezagun kanta eskualdun gazteria.

2

Eskualdun xoria dago kantuz alegera

Bihotzian baitu sendi beti primadera ;

Jainko Aitari dezogun igor kanu bera

Beira dezan beti gure gazteria ederra.

     Gora, gora...

3

Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoa,

Aiten aitek guri utzi toki sakratua,

Eskualdun xoria orhoit aiten ordenua

Gure eskutan dela Herriaren geroa.

     Gora, gora...

 

Gizon, neskak astoaren gainean, Picabea

(Gérard Picabéaren bilduma)


207- Aitak eman daut dotea

Aitak eman daut dotea neurea, neurea :

Urdeño bat bere umekin,

Oilo koloka bere xitoekin,

Tipula korda heiekin ! (berriz)

 

Otsoak jan daut urdea, neurea, neurea :

Axeriak oilo koloka,

Garratoinak tipula korda :

Adios neure dotea ! (berriz)

 

208- Aitatxi, amatxi

Aitatxi, amatxi,

Zatozte opil adar haundi batekin.

Sopez gaitezi.

Opila dago arrian

Bere alki nabarrian

Tanto, Tanto, toropilato.

 

Uria, muria,

Errotako zaldi zuria.

Uria, muria

Arrazketan galtza zuria.

 

Bi emazte paharrarekin, Picabea

(Gérard Picabéaren bilduma)

 

209- Amaren besta

Airea : Arri, arri, mandoko...

Amaren besta baita...

Utzirikan josteta,

Panpin edo pilota,

Gozen liliketa,

Izanen da buketa

Ahal bezan pollita ;

Horrekilan zut-zuta,

Emanen dugu potta,

Amaren besta baita...

 

210- Amatto, in dut amets (tripa ametsa)

1

Amatto, in dut amets :

Ikus, har eta irets...

Edari eta xitxi,

Oñonã eta bixi :

Mihi kolpeta,

Krema milika ;

Hortz ukaldika,

Hurra kurruska.

2

Amatto, zer ametsa !

Etxe bat aberatsa :

Murruak xokolatez,

Ateak ezti hutsez.

Teila gorriak

Sagar, tomatez ;

Zolako taulak

Oro azukrez.

3

Etxeko nausi Anbrox,

Zinezko Katalinbrox,

Begitzat bi gerezi,

Sudurtzat tipul bizi,

Bizar guzia

Erreximentez ;

Nigarra bera

Arno ta kafez.

4

Etxeko andre Pepa

Konpotaz bete dupa,

Burua mazapanez,

Xapela esne gainez !

Arropa onak

Kruxpet ederrez,

Bi espartinak

Madari errez !

5

Oilarrak kukuruku,

Ametsa histu zaiku !

Zeinuak anjelusa,

Ganberan oi, zer hutsa :

Anbrox ta Pepa

Joanak ihesi...

Ta ene tripa

Gosetzen hasi !...

 

Bi asto mendian, Picabea

(Gérard Picabéaren bilduma) 


211- Astoa Balaan

Michel Labéguerie


Gure astoa Balaan

Izan zerauku elizan.

 

Asto koxkor bat zela debozionetan

Sartu zen eliza koro barne hetan

Eta ihanka lotu bere otoizetan,

Aldareko buketak ausikiz artetan.

 

Utzirik lo kuluxka ta konfesionala,

Jaun ertorrak hartu du kurutze makila,

Eta hartaz zanpatuz debrutarat zoala

Elizatik aizatu oi, gure kabala.

 

Zergatik ez den aizu elizan astorik

Pentsaketan ari da Balaan geroztik,

Orhoit baita asto bat beretter izanik

Lehen eguberria gertatu zelarik.

 

212- Axuri beltza...

1

Axuri beltza ona da, bainan hobeago da xuria :

Dantzan ikasi nahi duten jendek guri bezate begira.

Tra la la...

2

Arno gorria ona da, bainan hobeago da xuria :

Burua xuxen, zangoak airean, ez egon urkuz dantzara.

3

Ogi komuna ona da, bainan hobeago da xuria :

Dantzan artzeko jende gantzadunak hainitz trabatuak dira.

4

Andre gorria eder da, bainan ederrago da xuria :

Dantzari onak polliki dantzatuz baduke harren irria !

 

Jendeak, orga, Picabea

 (Gérard Picabéaren bilduma)


213- Eskualdun geroa

 

Errepika

Elgarrekin, jesusekin, (berrriz)

Eskualdun geroa (berriz)

Haurrek dezagun egin. (berriz)

Kantu egin, gutun baita

Zeruko jainkoa ;

Elgarrekin, dugun munta

Eskualdun geroa.

 

Bai gu baitan, bai gurekin

Atxikiz Jainkoa,

Ederrago dugun egin

Eskualdun geroa.

Gu ororen bihotzean

Handi bedi Jesus ;

Munduari handitzen

Dezagun erakuts.

 

Xuti, xuti, goazen goiti,

Josiak elgarri ;

Ez gezurti, ez beldurti,

Jesus Aintzindari.

 

Dugun altza denek kantuz

Gure sor-lekua ;

Hau maitatuz, hau edertuz,

Dugun phitz mundua.

 

Emazte bat, Picabea

(Gérard Picabéaren bilduma)

Partager cet article
Repost0

commentaires

Présentation

  • : Xirula Mirula de Pierre Duny-Pétré
  • : Recueil de comptines, de jeux, de chants, d'expressions populaires en langue basque, province de Basse Navarre au début du XXe siècle. Haur kantu, haur joko eta erranaldi bilduma, ahozko haur literatura, papaitak, zuhur hitzak Garazin
  • Contact

Recherche

Liens