Xirula mirula
L’enfant basque depuis le bébé jusqu'à l’adulte
à travers ses amusements, ses terreurs naïves,
ses formulettes récréatives, burlesques et superstitieuses
Pierre Duny-Pétré
Membre correspondant d’Euskaltzaindia
Académie de la langue basque
Mots-clefs: Haur kantu, joko bilduma, erranaldi bilduma, zuhur hitza, papaita, ahozko haur literatura. Comptines, jeux, proverbes, devinettes, littérature orale basque, contes et légendes de Garazi en Basse-Navarre, Pays Basque. Canciones infantiles, canciones adivinanzas, literatura oral popular del pais de Garazi, provincia de Baja-Navarra en el Pais Vasco, cuentos, leyendas.Children's nursery rhymes songs, guessing games, short stories, tales and legends, oral popular literature from Garazi area, Lower-Navarra province in the Basque Country.
Travail paru dans la revue
Anuario de Eusko folklore
dirigée par José Miguel de Barandiaran
puis sous la forme d’un livre publié par Eusko press à Bayonne
|
HUNA hogoigarren mende hastapenean Iparraldean erabiliak ziren besteak beste haur kantu, joko eta erranaldi bilduma. Batzu ezagunak dira, beste batzu aldiz gutiago. Pierre Duny-Pétré-k bildu zituen xeheki Baxenafarroan eta Xirula Mirula deitu liburuan osatu. Idatzi bakoitzarekin batean aurkituko ditutzue erranaldiaren argitasunak, ixtorioa, bere ingurumen kulturala eta soziala, bere erteko manera, etabar.
Geroztik lan hori emendatua izan da izkribu parrasta bateri esker, obra agortuetan hartuak : Baratzabal kondaketan Xuberoan gaindi bezala edo sekulan ez den agertua izan Maite Laporte Arramendy-ren lana (Luhusokoa).
Agian testu horiek denek ber piztuko dituzte gure xaharren oroitzapenak eta zendako ez Euskal Herrian egiten zen bezala berriz hondoko hazaldieri helaraztea ahozko ohidurak. Edo egungo artista edo kantariek beretu eta balia lezakete obra berriak asmatzeko zergatik ez. Hau da liburu huntan partehartu duten egileen nahia.
Le travail aujourd'hui mis en ligne reprend l’essentiel du livre de Pierre Duny-Pétré. Ont été ajoutés des éléments indiqués par quelques personnes qui nous les ont communiqués. Le but initial de l'auteur était de favoriser, voire de relancer la transmission familiale des textes ou des pratiques qu’il pésente. Dans cet esprit, figurent aujourd’hui dans ce blog des textes inédits ou parus dans diverses revues et ouvrages anciens ou épuisés :
+ Jean Baratçabal raconte, chapitre 2 L'enfance dans la vallée, (Lauburu 1998).
+ les souvenirs d'Alexandre Alchourroun et de Delphine Lubet (Bulletin des amis de la vieille Navarre) ou encore ceux de Louis Sagardoy.
+ Nous avons repris en annexe le dernier chapitre Haur kantu et Seaska kantu du recueil Kantu kanta kantore, publié par Pierre Lafitte en 1967 à Bayonne, consacré aux chansons enfantines.
+ L'important recueil inédit de Maite Laporte-Arramendy "Folklore des enfants et traditions orales en Pays Baque Nord", apporte des éléments nouveaux et des variantes aux textes publiés. Aimablement communiqué par son auteur, il figure en fin de ce blog.
Pierre Duny-Pétré, Donibane Garazin (1987)
Pierre Duny-Pétré-ren bibliografia
- Ahozko euskal literatura Garazin, ipuinak : http://ahozko-euskal-literatura.over-blog.com
- Piarres Hegitoaren olerkiak: http://piarreshegitoarenolerkiak.over-blog.com
- Basa jauna ou le Seigneur sauvage dans les légendes basques, Société de Sciences Lettres et Arts de Bayonne, 1960, n° 92, 93 et 94.
- Xirula mirula, l’enfant basque à travers ses amusements, ses terreurs naïves, ses formulettes récréatives burlesques et superstitieuses, Eusko press éditeur, Bayonne, 1996, 206 p. et Revue Anuario de Eusko folklore n° 34 de 1987 et n° 35 de 1988-1989. http://xirula-mirula-duny-petre.over-blog.fr
- Quelques Basques dans la tourmente (1939-1945) : http://pierredunypetre.over-blog.com
- Colonel Pétré-ren bizitza : http://colonel.petre.resistance.marseille.over-blog.com
+ Panpina haurtzaindegia d'Ossés a réalisé un enregistrement de comptines, de chants et de contes. Vous pouvez écouter ce document de grande qualité en cliquant sur le lien suivant :
+ Cet ouvrage est illustré de nombreuses cartes postales anciennes. Elles proviennent de deux collections, dont celle très importante de Gérard Picabéa qui a bien voulu nous montrer ses trésors photographiques conservés rue d'Espagne à Saint-Jean-Pied-de-Port. Pour sa générosité et sa gentillesse, que Gérard Picabéa reçoive ici l'expression de toute notre gratitude.
+ Une édition de ce travail est disponible sous la forme d'un livre, broché en format A4, couverture en couleur. Vous pouvez vous le procurer en prenant contact avec Arnaud Duny-Pétré, 10 rue Thiers, 64100 Baiona. Tél: 05 59 59 37 64. Mail: arnaud.duny-petre@aposte.net
+ Nota: Ici sur votre droite, vous trouverez une liste intitulé "Articles récents". Au bas de cette liste, vous pouvez cliquer sur "liste complète". Vous affichez ainsi tous les articles du blog et donc accédez à l'ensemble de son contenu.
Table des matières
Table des matières.
Index de Xirula Mirula.
Avant propos.
Première partie
Formulettes éducatives et jeux des enfants
Amusement et correction des petits.
Berceuses et chansonnettes.
Formulettes et comptines.
+ Formulettes burlesques.
Pour rire de quelques prénoms.
Pour rire de quelques mots étrangers.
En réponse aux leçons de l’école française.
Pour rire de quelques expressions basques.
Pour faire bisquer.
+ Comptines et formules d'élimination.
Les jeux proprement dits.
+ Quelques jeux collectifs enfantins.
+ Quelques jouets confectionnés par l'enfant.
Seconde partie
Formulettes des adolescents et des adultes
Les contes et les devinettes.
+ Pour annoncer, présenter et terminer les contes.
Formules d’introduction.
Formules de conclusion.
Formules de refus.
+ Asmaketak edo papaitak.
- Formules pour annoncer, présenter les devinettes et y répondre.
- Formules pour abandonner le jeu.
- Modèles célèbres de devinettes.
Les échos moqueurs de la maison basque.
+ Les malheurs dont il vaut mieux rire.
Les calamités domestiques.
La pollution.
Les intempéries.
Les déceptions et leurs remèdes.
Le malheur de vieillir.
+ La bonne humeur dans le travail ingrat.
La frugalité.
L’acharnement au travail.
Chez le forgeron-serrurier.
Le transport du foin.
Le transport de l’eau.
Les ennuis de la cuisinière.
Les fileuses à l’ouvrage.
Les déplacements à dos d’ânes.
+ Les défauts des autres.
Les jeux barbares et souvent interdits.
+ Les formules de défi.
+ Les formules de charivari.
Croyances anciennes.
+ Les formules magiques de la sorcellerie.
Avoir peur des sorciers.
Evocation du sabbat.
+ Les prières plus ou moins superstitieuses.
Les éternuements.
Les saints protecteurs du foyer.
Le feu salutaire de la Saint-Jean.
Les morts du cimetière basque.
Biographie de Pierre Duny-Pétré
Troisième partie
Autres ouvrages et contributions
Kantu kanta kantore
+Aurkibidea.
+ Haur kantu.
+ Sehaska kantu.
+ Artho xuritzetan.
Louis Sagardoy : Erran zaharrak.
Delphine Lubet : Nahas-mahas, zonbait erran-zahar.
Alexandre Alchourroun : Proverbes et dictons.
Baratçabal raconte : Chapitre 2, L’enfance dans la vallée.
+ La naissance.
+ Comptines.
+ L’enfance et la scolarité.
+ Jeux d’enfants.
+ Devinettes.
+ Quelques dictons et proverbes.
+ Prière avant d’aller au lit.
+ Un divertissement.
Maite Laporte-Arramendy: Folklore des enfants et traditions orales en Pays Basque Nord.
+ Aurkibidea.
+ Folklore des enfants.
Comptines.
Lehenbiziko jokoak, jeux de nourrices.
Formulettes et chansonnettes.
Liste de jeux d’enfants.
Vocabulaire enfantin pour les tout-petits.
Devinettes.
Interjections, onomatopées et expressions populaires.
Réparties.
+ Chansons de quêtes.
Carnaval de Louhossoa vers 1935.
31 décembre à Saint-Jean-de-Luz, années 1930-1940.
Larrau, Aldabaka.
+ Coutumes autour des différentes étapes de la vie, années 1945-1950.
+ Sorcellerie, légendes et mythologie basques.
Españako karrikaren aintzinean, Donibane Garazin, 1906
Pierre Duny-Pétré-tik
Piarres Hegitoarat
Pierre Duny-Pétré, idazle izena Piarres Hegitoaren euskal izkiribu gehienak argitarazten ditu hemen Euskalzaleen Biltzarrak. Aurten, ehun urte eginen zituen. Garaziko olerkari eta prosalari hunen obra xumea, zabaldua izan zen kazeta eta agerkari ainitzetan berrogoi-ta-hamar bat urtez. Baxenabartar eskualkiari errotik atxikia zen Piarres Hegitoa bainan Euskal Herritik kanpo, frantses estatuko leku desberdin batzuetan biziko da 1932tik 1980a arte. Bere sort-herriaz urruntzea dela kausa bai et gizon ixila delako ez da maiz euskal kultur guneetan ibiliko. Garai hortan, Iparraldeko idazle frango eliza katolikoari lotuak dira edo Uztaritzeko semenario ttipian ikasketak eginak dituzte, Piarres berriz laiko bat da. Liburu hunek ikusterat emaiten dauku baxenabartar idazle hunen ikusmoldea ohartuko den aldaketaren arabera, bere atxikimenduak eta iritziak.
Saiatuko gira, hemen, jakitera nola Pierre Duny-Pétré Piarres Hegitoa bilakatu zen eta bere idatzien pentsamendua aipatzea.
Antton Luku idazleak argitasun batzu ekarriko dauzku Piarres Hegitoaren prosaz moldatu idatziak euskal hizkera herrikoian kokatuz.
1944-tik 1992rat
Piarres Hegitoaren lehen idatzia 1944eko olerki bat da: urte horretan Marseille deitu hiriko karriketan indarka sartu Alemaniarren kontra borrokan ariko da mosketoi eta grenadak eskuan. 1992ko martxoan, Koxe Larre, Garaziko kantonamenduko hautagai abertzalearen agerkariarendako bere azken artikulua idatziko du Piarres Hegitoak. Aldaketa geografikoak eta ideologikoak adierazten du idazlearen ibilbidea berrogoi-ta-hamar urtez.
Alegia eta balada andana bat bada hemen. Santibate ere, aipaturik da bixtan dena: hau ezagutu duen lehengo ohidura baita nun ospatzen ziren zirtzilak. Garazi aldean kondatzen ziren egun guzietako ixtorio eta hitz laxozko ipuin, alegia eta beste biltzen ditu Piarres Hegitoak. Ororen buru, Piarresek idatzi zituen artikuluen bidez, Baxe Nabarreko kultura eta politika inguruko gertakari ohargarriak aipatuak dira.
Pierre Duny-Pétré-k, Garazi eta Baigorri artean pasatuko du haur-denbora. Bigarren mailako ikaskuntzak Baionako lizeoan (1) eginen ditu. Hau izanen da beretzat bere sort-herritik kanpo lehen aldikotz bizitzea.
Bere aita mugazain izanez bere haurtzaroa iraganen du herri batetik bestera, hala nola Donibane Garazi, Ezterenzubi, Aldude... Aix-en-Provence aldeko unibertsitatean segitzen ditu filosofiako ikasketak eta lizantza ardiesten. 1937an, Ipar Katalunian den Argelès-sur-Mer eskualdean, espainiar iheslari errepublikanoen onartzean parte hartzen du bere erreximenduarekin. 1940ean preso hartua da Whermacht deitua zen alemaniar armadatarik. 1942an Alemaniatik eskapatzen da. Jean-Baptiste Pétré koronela, bere osebaren ganat doa: hau eskualdeko Erresistentziaren burua da Marseille hiri delakoan. Liberazioan, Franco-k bere podere politikoa atxikitzen du eta lehen lehendakaria desherrirat kondenatua da bere kidekoen gatik. Bestalde, Palestinan juduek nekeziak dituzte israeldar estatua sortzeko. Horiek guziak ikusi edo entzuneta ahalmenik gabe dago Piarres Hegitoa. Bainan oinazealdi huntan beretzen ditu ezagutza politikoaren oinarriak: bereziki, mesfidatzen da amerikar, ingeles edo frantses gobernuetaz. Hauek galdatzen dute beren populuari sakrifikatzea berek aldiz hitzemanak ez eginez.
Kanpotik sartu kultura
1945ean itzultzen delarik, ohartzen da Garazi kanbiaturik: gazteak herritik kanpo, ama-hizkuntza erdaratua eta euskal kultura utzia kanpoko beste bat sarraraziz. Bere sort-etxearen inguruan, España karrikan, Donibane Garazin ez du gehiago entzuten euskaraz mintzatzen. Ze lastima! Xaharretarik intzuna eta mintzatua den hizkuntza gazteek ez dute gehiago erabiltzen edo gutti. Aldakuntza horiek beharrezkoak izanen dira Pierre Duny-Pétré-ren ideia eta segurtamenen finkatzeko.
Hastapenean, gizon hau egoeraren kontra agertzen da ez delakotz usu ados. Jadanik aipatua izan diren bere lehen eta azken testuek hori agusterat emaiten dute. Gaitzesten zituen boteretsuak, ixtorikoki hala beharra izan diren gertakari eta asturu gaitzen aitzinean. Pierre Duny-Pétré-ren lanbidearekin arrunt bertzelakoa bihurtzen da. Frantziako hiri batzuetan lan egin du komisario gisa. Podere duten gizonekin ainitz harreman ukan ditu, adibidez, prefetak, prokuradoreak, deputatu etabar. Horien arteko akatza: ohore gose eta herra ezagutuko du. Hastiatzen duen mundu hori idazten du euskaraz (ama-hizkuntzean). Jakinez egun guziez frantsesez mintzatu behar duela nahi ta ez, olerkiak asmatzea euskaraz da beretzat behin-behineko libertate baten gozatzea. Olerkiak eta ametsak, Euskal Herri urrun baten borroka goraipatzeaz, ezin-jasanezkoak adiaraztea lagunduko dute egun guziez bizitzeko bere sort-herritik kanpo. Enbata mugimendua sustengatuko du sortu orduko 1960-1961an.
Formakuntza
Alabainan, ez ditu Pierre Duny-Pétré-k euskarazko ikasketak segitu. Hortakotz, munduko bigarren gerla artino bere burua senditzen du jakitate eskas batekin euskal literaturari buruzko arloan. Memento hortan, Clermont-Ferrand, Marseille, Amiens aldean bizi da. Berak ikasiko eta beretuko du euskal kultura XIX eta XX-garren mendeetan zabaldu duten euskalarieri esker. Lokartu aitzin irakurriko dituen liburuak hauek izanen dira: Pierre Lhanderen hiztegia, Pierre Lafitten gramatika, Herria, Gure Herria eta Eusko Jakintzaren irakurpena, arkatza ehien artean. Kondaira mitologikoak, sorginkeria, karlisten gerlak oso gustukuak ditu. Bere liburutegian aurkitzen ahal dira XVI-etatik XX-garren mende arteko euskal liburu klasiko gehienak. Haatik, Hegoaldetik heldu den literatura gutti du, salbu Antonio Zabalak (1928-2009) argitarazi Auspoa deitu bilduma gehienbat estimatzen zuena. Berrogeita hamarreko hamarkadan, Bordeleko literatura fakultatean ari den René Lafon erakaslearen ezagutza eginen du. Harreman adiskidetsuak ukanen ditu goi-mailako hizkuntzalari horrekin, 1974a (zendu zen urtea) arte.
Pierre Duny-Pétré greziako eta latinezko mitologia, lehenagoko eta lekuko literatura bereziki xahar eta gazteen artean helarazten zen literaturaz jabetuko da. La Bibliothèque bleue deitu almanaka eta XVII-garren mende hastapenean herrietan agertzen ziren obrek sortarazten dakote jakin-nahi zorrotz bat bai eta ere François Villon, Guillaume de Machaut, Rutebeuf edo Marguerite de Navarre idazleen baladak. Begiesten ditu bereziki alegien idazlariak hala nola Esope, Florian, La Fontaine, Voltaire-en ipuinak, Espainiako eleberri pikarezkoak. Gero, Claude Gaignebet eta Mikhail Baktinen liburuak erakaspenez beteak zazko bai eta ere Bertolt Brecht-ek idatzi "Histoires d'Almanach".
Baladak eta ixtorio-mixterioak
Pierre Duny-Pétré-ren lanak bi sentsu hartuko ditu: lehenik, ikerketa bat frantsesez "Basa jaunaz, euskal ipuinetan", 1960an argitaratua, ohizko kantu eta hitz laueko testuen aurkezpena (1958 eta 1962 arteko hiru eta laugarren nazioarteko piriniar ikerlanaren biltzarra); bestetik, "Xirula Mirula": Garaziko haurren joko eta erraiteko molde kantatua eta mintzatuen bilduma, 1987-88an ateratua Joxemiel Barandiaran zenari esker bere Anuario de Eusko Folklore deitu agerkarian.
Olerkien inguruko lanaren aldetik manera desberdinak ditu: balada eta alegiek leku garrantzitsua hartzen dute. Alegia, gizonak basa kabale edo etxe-abereen (gatu, azeri, asto, garratoin, zakur, urde, etabar...) ikuspegiarekin amesten duen egoeren ezaugarria da: hau guziak azkenian erakaspen bat agerarazteko. Maite dituen idazteko molde horiek erabiliko ditu. Pilotariak kintzea trenkatzeko bezala, ez beti onhartzea etsaiak errana edo egina bai eta haren kitzikatzea bere idazlanetan irakur daiteke. Gertakari ezaguna baten kari (Munduko bigarren gerla, urtatseko agiantzak, Beheran apez-nagusiaren aldatzea Donibane Garazitik, bozkak, esne prezioaren apaltzea, Donibane Garaziko ondare arkitektuaren funditzea, Iholdiko elizaren berritzea, etabar) idatzi olerkiak argitasun bat emaitea da behin irakurleari.
Eta azkenik, aurkitzen dira ere olerki batzu nun idazleak bere pentsamenduak emaiten dituen edo haserrealdia botatzen arrazoin baten alde edo kontra: Franco-ren hilzoria, Christiane Etxalus-en preso emaitea, Burgos-eko auzia, dena udatiarrentzat, Luhusoko buztin-xuria erabiltzearen gelditzea, etabar. Idatzi batzu kitzikatzeari, zonbait aldiz, moldegaizkeriari aski hurbil daude bainan...
Piarres Hegitoa Lafitten segurtamen berekoa da : idatzi aise konprenitua izaiteko gisan eta euskara herrikoian erran-molde bereziez koloreztaturik, indarra emanez eta atsegin izanez.
Prosa eta literatura herrikoia
Pierre Duny-Pétré-k "Ipuinak, ahozko euskal literatura Garazin" kapituluan diren kondairak bilduko ditu bere ingurukuak behatuz berrogoi-ta-hamar eta hirur-hogoi hamarkadan. Frango agertu-gabeak dira. Batzu hala ere Gure Almanakan argitaratuak izan dira. Piarres Hegitoak berak prestatu argitalpen hau motaka eman zituen: mitologiko ipuinak, irriteko ixtorio eta bereziki bi gerlen artean Garazin ezagutuak izan ziren bere gisako presunetaz. Garaztar eskualkiaz idatzi lan hunek atsegin handi bat eskaintzen dauku hizkuntza eta etnografia mailan. Erakusten dauku orduko jendeen sendimendua beren eguneroko bizi moldea aipatuz eta gaurko egunean kasik desagertua dena. Umorea etzen falta, jendea arrallerian aise ari zen: irakurtzalea ohartuko den bezala ez behar bada lehengo egoera beretaz. Ez ditu Piarres Hegitoak merkatuan, familian, supazterrian entzun testuak grabatu. Ahozko hizkuntza guziek bezala, behatu eta hitzak hartu ondoren bere gisan arramoldatu ditu ixtorioak bere entzule edo irakurtzaleeri itzuli aitzin.
Artikulu gehienak hirurogeita hamarreko hamarkadan agertuak izan dira: Principe de Viana deitu nafartar aldizkari euskaldunaren eskabidezko lan bat izan zen. Bihilabetekari hori, Principe de Viana aldizkariaren eranskin gisa agertzen zen, Nafarroako gobernuaren bidez. Baxe Nafarroako berrien ohituki idaztea galdatua izan zitzaion. Aldizkariaren joera ikusiz beldur zen beti bere artikulua ez agertua izaitea: ororen buru ez da sekulan holakorik gertatu. Orduko abertzaleek salatu gaiak aipatzen ditu: udatiar-keta, lur-espekulazioa, Valéry Giscard d'Estaing frantses gobernuburua Arhantsusin, etabar. Batzutan, bere idazteko moldea aldatzeko, haur baten gutuna hautatzen zuen: Gilenek bere Ameriketako Pettan osebari.
Bere deitura
Bukatzeko bere deituraz hitz bat: Duny-Pétré ez da euskaldun izen bat. Heldu da bi abizenen bidez: Eugène Duny bere aitarena eta Marie Pétré, bere amarena. Duny familia Lekunberri Dunieniakoa da sortzez, ofizioz mugazain eta soldado. 1820an Biarnotik jin ziren iduriz. XVIIIgarren mendean Pétré familia ehule zen Donazaharren. Beste batzu Donibane Garazi inguruan den Portaleburu auzoan, Napoléon deitu bideari hurbil kokatu ziren. Gero, España karrikarat bizitzerat etorri ziren eta sarrailgoan, harozgoan, zurgingoan, eskalapoi egiten... ari izan ziren. Duny eta Pétré familiak "gorriak" ziren.
Izen bat baino gehiago erabiltzen zuen Pierre Duny-Pétré-k bere idazlanak izenpetzeko: Piarres Hegitoa, Garaziko Manex edo Jon Donipetry. Azken hau gehiago Enbata aldizkarian egiten zituen artikuluentzat. Hegitoa Euskal Herriko kalastra xahar batian aurkitua izan zen bere adixkide bateri esker. Eiheraberri auzoko bide baten izena da. Horri hurbil Piarres Hegitoaren ait'et'amek lurra erosi zuten 1935ean, Hegitoa deituko duten etxearen eraikitzeko. Ohiduren arabera Euskal Herrian, presuna bat izendatua zen etxearen izena hartuz. Beraz, huna Piarres Hegitoa izenpeduraren azalpena.
*
Lehenagoko lurraldea oroituz, Piarres Hegitoa ohartzen da pena handirekin aldatuz doala, eta aldaketa horiek, bere nortasuna, sort-herria desagertzeko lanjerrian emaiten dituztela... Sorrera berreskuratzea izan zen bere lehenbiziko arrangura. Bere sort-herriak bizi izan dituen egoera gogorren arrazoinak ezagutzen ditu. Piarres Hegitoa geroari so den gizon bat da. Gazterian konfiantza badu, jazar-aldiaren indarran eta aginduan. Hitz joko eta olerkiaren bidez, zoratzea leialki jende xumea da bere gutizia. Euskal Herriko jende umil, langile, laborari, zirtzileri atxikia izan da gure Piarres Hegitoa... "according to my bond, no more, no less", atxikimenduak galdatzen duen bezala, ez hainbat ez gutiago. "Hain aberats beharrean, hain bekan etsimenduan eta hain onetsia mespretxuan" (2).
(1) Louis Colas (marrazkian), René Cuzacq (ixtorioan) eta Albert Léon (filosofian): huna zoin izan ziren bere erakasleak bainan euskalari horietan bihi batek ez dako euskal kultura aipatuko.
(2) "Most choice, forsaken; and most lov'd, despis'd", King Lear, 245.